Albisteak
Atzealdea

Aire libreko pintura lehiaketa ospatu zen igandean

NIRE ESKU tailerrak eta San Inazioko auzo elkarteak antolatu zuten lehiaketa, Udalaren laguntzaz

2018·05·03


San Inazio auzoaren 50. urteurrena aitzakia hartuta aurtengoan, urtero moduan Nire Esku marrazki eta pintura tailerrak eta San Inazioko auzo elkarteak lehiaketa antolatu zuten Udalaren laguntzarekin. Guztira 35 parte-hartzaile aritu ziren euren arte lanak garatzen eta horietatik 6 hautatu zituzten Patxi Tena (Tolosa) eta Amets Etxeberria (Andoain) epai-mahaikideek.

 

Hauek izan ziren aukeratuak:

Nahia Apeztegia

Unai Begiristain

Leire Barriola

Irati Larreta

Eneritz Urdangarin

Luna Estibariz

 

Antolatzaileen aldetik, eskerrak eman nahi izan dituzte laguntzail eta parte hartu zuten artista guztiei.