Albisteak
Atzealdea
Ahoz aho 2020 ipuin kontakizuna haurrentzat
Abenduaren 3an, euskararen egunaren bueltan eta “Ahoz-aho” ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiarekin bat eginez antolatu da
2020·11·24
Abenduaren 3an, euskararen egunaren bueltan eta “Ahoz-aho” ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiarekin bat eginez, arratsaldeko 17:00etan Ibarrako kultur etxeanizango da emanaldia. Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria) kontalariak arituko dira 6-8 urte bitarteko haurrentzat.
Aforo mugatua da eta gonbidapenak aldez aurretik eskuratu beharko dira kultur etxean. Azaroaren 25etik aurrera, honako ordutegietan:
-Astelehena: 16:00-20:00
-Asteartea-ostirala: 10:30-13:00 eta 16:00-20:00