Eduki publikatzailea
Atzealdea Agiteriko farola berriak jarri behar dituztelako Ibarratik Izaskun auzora doan bidea Itxita egongo da
Bihar, Asteartea, Izaskun auzoko bidea Itxita egongo da Ibarratik agiteriko farola berriak jarri behar dituztelako.
2024·01·29
Arrigain etxearen parean hasiko dira lanetan eta beheruntz joango dira farolak jartzen Argindegiartetxe etxeraino. Bitarte horretan bidea erabat moztuta egongo da.
Lanak goizeko 8:00etan hasiko dira eta arratsaldeko 18:00ak arte iraungo dute.
Izaskungo ermitaren inguruko bizilagunek Tolosako bidea hartu beharko dute ibilgailua erabiliz gero.
Beste guztiek lanak non dauden arabera egin beharko dute, alde batera edo bestera.