Eduki publikatzailea

Atzealdea AGENDA 2030eko 2. Herri bilera egingo da Kultur Aretoan

Apirilaren 7an, 18:30ean

2025·04·02


IBARRAKO 2030 AGENDARAKO EKINTZA-PLANA APIRILAREN 7KO HERRI BILERAN AURKEZTUKO DA. 

Ibarrako Udalak, Ibarrako 2030 Agendaren 2024-2030 Ekintza Plana egiteko konpromisoa hartuta "Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria " deituriko prozesua abiarazi zuen 2024ko apirilean eta aurtengo otsaila bitartean horretan jardun da.

Ekintza-plana diseinatzeko garaian, iazko udazkenean landutako diagnostikoa oinarritzat hartzeaz gain, Ibarrako sektore ezberdinen ordezkariekin  hainbat parte-hartze saio egin dira; hala nola, gazteak, jubilatuak, emakumeak, landa eremuko auzoetako bizilagunak eta merkatariak. Horiek guztiek egindako ekarpenei eta udal mailan egindako lanketari esker, Ibarrako  Udalak 2030 urtera begirako ekintza-plana eskuartean du eta herritarrei aurkezteko bilera antolatu du apirilaren 7rako (astelehena), 18:30ean, Kultur aretoan.

Bileraren iraupena ordu eta erdikoa izango da eta orain arteko pausoak laburbiltzeaz gain,  Udalak ekintza-planaren edukia azalduko du eta bilerara gerturatzen direnei  ekintza-planaren gainean ekarpen berriak egiteko aukera emango zaie.

Gerturatu eta, helburu jasangarriak lortzeko, eraiki dezagun elkarrekin amesten dugun IBARRA!

"Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria" prozesuko hainbat  dokumentu hemen kontsulta ditzakezu: www.ibarra.eus/AGENDA2030