Albisteak
Atzealdea

Adi! Energia aholkulari baten dei susmagarriak egiten ari dira

Tolosaldeko Kontsumo Bulegotik telefonoz datu pertsonalak ez emateko aholkua zabaldu dute

2020·11·19


Azken egunotan eskualdeko hainbat herritarrek ustez argia eta elektrizitatea merkaturatzen duen energia aholkulari baten deia jaso dute, eskaintza baten berri emanez. NANa eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dituzte, beste datu pertsonal batzuekin batera. 
 
Honen aurrean, Tolosaldeko Kontsumo Bulegotik gogorarazten dugu inoiz ez direla datu horiek telefonoz eman behar. Ez behintzat norekin hitz egiten ari garen ziurtasunez jakin gabe, eta kontratatuko dugunaren aurretiazko froga idatzirik izan gabe.