Eduki publikatzailea
Atzealdea Abuztuaren 12ko eklipsea modu seguruan behartzeko neurriak
Abuztuaren 12an eguzki-eklipsea ikusteko aukera izango da. Fenomeno astronomiko hau 19:30 inguru hasi, eta maximoa 20:27an izango da. 21:30 aldera, normaltasunera itzuliko da zerua. Ibarratik partzialki ikusiko da eklipsea (%99)
2026·08·11

Abuztuaren 12an eguzki-eklipsea ikusteko aukera izango da. Fenomeno astronomiko hau 19:30 inguru hasi, eta maximoa 20:27an izango da. 21:30 aldera, normaltasunera itzuliko da zerua. Ibarratik partzialki ikusiko da eklipsea (%99).
Nola behatu eklipsea modu seguruan?
- CE marka duten eta ISO 12312-2 arauaren arabera homologatutako eklipse-betaurrekoak soilik erabili. Eguzkitako betaurreko arruntek, erradiografiek, negatiboek... ez dute balio
- Homologatutako betaurrekoekin ere, ez begiratu eguzkia 45 segundu baino gehiago jarraian. Atsedenaldi laburrak egin.
- Beharrezkoak ez diren joan-etorriak sahiestu. Aukeratu hurbileko puntu bat, garaiz iritsi eta, baleude, jarraibideak errespetatu.
- Itxaronaldian, eguzkitik babestu, kapela eraman eta ondo hidratattu. Haurrengan eta pertsona kalteberengan arreta berezia jarri.
- Abuztuaren 12an eta 13an Pertseidak ere izango ditugu. Aurten, ilargia ilberrian izango denez, izarrak ikusteko behaketa-baldintzak bereziki onak izango dira.
Gozatu zeruko ikuskizunaz, baina beti modu seguruan.
