Albisteak
Atzealdea
Abian da berriro 'Ibarra martxan' egitasmoa
Datorren astean egingo dute lehen saioa, eta hortik aurrera ostegunero izango dute hitzordua.
2021·10·27
Abian jarriko dute berriro Ibarra martxan egitasmoa: herriko adinekoekin ibilbide osasuntsuak egiteko dinamika. Datorren asteko ostegunean (azaroaren 4an) egingo dute lehen saioa, eta hortik aurrera ostegunero mantenduko dute hitzordua.
Ostegunero Emeterio Arrese frontoian elkartuko dira, goizeko 11:00etan. Hortik abiatu eta ibilbide osasuntsuak egingo dituzte, astero.