Albisteak
Atzealdea

A25: Emakumeenganako* indarkeriaren aurkako eguna Ibarran

Indarkeria matxista desagerrarazi arte aldarrikapenak ez daitezela eten

2019·11·25


Gaur, azaroaren 25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta Ibarrako Udalak, aldarrikapen egun honekin bat egin du. Ibarrako Udala, gure herrian eta mundu osoan zehar, indarkeria matxistaren aurkako borrokara batzen da eta hau desagerrarazteko lanean jarraituko duela konpromisoa adierazten du. Gainera, emakumeen* aurkako indarkeria salatzeko eta desagerrarazteko helburuarekin antolatutako ekimenetara dei egiten diegu herritarrei.

Aldarrikapen egun honen bueltan, GazteZuloko gazteek mural bat margotu zuten GKO-ko artisten laguntzarekin. Azaroaren 15ean aritu ziren lanean gazteak eta gaur, azaroaren 25ean Txumitxa pareko horman jarri dute Udaleko langileek. Azaroaren 25eko aldarrikapenak urte osoan zehar ere ikusgarri izan daitezen modu honetara.

Gaur, azaroak 25, Deabruak Kalera Asanblada Feministak antolatuta, eskualdeko mobilizaziora atxikitzeko, manifestazioa egingo da Ibarratik Tolosara 18:45ean plazatik abiatuta.

Deabruak Kalera Asanblada feministak, azaroaren 25aren bueltan egitarau oso bat antolatu zuen eta horren parte, bihar, azaroak 26, “Emakumea eta kartzela” mahai ingurua burutuko da.

Eta azkenik, ostiralean, elkarretaratzearen ondoren INTZIRIren kontzertua izango da Subegin.

 

Ozen aldarrikatu ditzagun tratu onak, indarkeria matxistaren aurkako eguna desagerrarazi arte.