Albisteak
Atzealdea

65 urtetik gorako ibartarrekin bilera - bertan behera -

Koronabirusaren zabaltzea ekiditeko antolatuta zeuden ekimenak bertan behera geratu dira

2020·03·11


 

Ibarrako Udala auzo desberdinekin bilerak egiten ari da azken hilabeteetan eta 65 urtez gorako herritarrekin bilera berezi bat egitea garrantzitsua dela uste du. Euren beharrak gertutik, euren ahotik, ezagutu nahi ditu Udal taldeak eta Udaletik herritar talde honentzat dauden asmoen berri aurrez-aurre eman nahi zaie.

Ibarrako Udalak herriko adinekoentzat zertan ari den kontatu nahi die, eta eurentzat sortutako ekimenak nola antolatu hitzegin nahi du beraiekin.

Honegatik, Ibarrako Udalak herriko 65 urtez gorako biztanleak gonbidatu nahi ditu bilera batetara. Oraingoz, martxoaren 17koa bertan behera geratu da eta aurrerago zehaztuko da beste egun bat.