Eduki publikatzailea

Atzealdea 2025eko artile bilketa

Aurrez deitu eta ordainketa egin behar da artilea entregatu aurretik

2025·06·10


Kaixo, artzain:
Gutun honen bidez, jakinarazi nahi dizugu aurten ere artile bilketa antolatu dugula; eta zerbitzua EKAINA AMAIERAN jarriko dela martxan. Azken urteetan bezala, Landaolak antolatuko du artile bilketa. Bestalde, finantzaketari dagokionez, zati bat GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAk ordainduko du; eta bestea artzainek.
Kostuak azpiko taulan dituzu; eta ardi kopuruaren araberakoak dira. Tarifa horiek pasa den urteko berberak dira, KPIa aplikatu ostean. Bertako kostuek dirulaguntza aplikatuta dute.
ARTALDEA KOSTUA (BEZa barne)

Interesatuek 696 433 602 telefonora deitu behar dute.
Eman beharreko informazioa honakoa da:
 Artilea entregatzeko eguna, ordua eta tokia.
 Artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu. Datuek bat etorri beharko dute artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Informazio hori beharrezkoa da faktura egiteko. Kontuan izan faktura horrek garrantzi handia duela ikuskapen baten aurrean, artilearekin zer egin den adierazteko.
 Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adierazi beharko du. Era berean, entregatu behar duen artilea kanpaina ezberdinetakoa bada, jakinarazi egin beharko du.
Oharra: Entregatu aurretik adierazi den eta azkenean entregatu den artile kopuruaren artean diferentzia handia egon denez azken urteetan, aurten, gune ezberdinetan, pisuak jarriko dira, kontrolatzeko.
Antolatzailea: Laguntzailea:
Entrega egiteko unea honelaxe antolatuko da:
 Artzain bakoitzak esandako orduan eramango du artilea, entrega-lekura.
 Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. Aurrez, pisaketak burutuko dira.
 Entrega gunean sartzean, artzainak dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria erakutsiko dio bertan dagoen arduradunari. Horrek esan nahi du artzainak entrega egin baino lehen ordaindu beharko duela. Egiaztagiri hori ezean, ez da artilerik jasoko.
Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia hauxe da: CAJA RURAL ES50 3008 0152 6549 2039 5821; eta jarri beharreko kontzeptua: IZEN DEITURAK + BASERRIA.
 Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura bat emango dio.
Egindako proposamenak artzainen ahalegin handiagoa eskatzen duela ulertzen dugu; baina profesional kopuru handia kudeatzeak ere kostu handiak dakartza, eta ahal den neurrian mugatu behar ditugu. Kontutan izan behar da honakoa: artilea jaso ondoren, kamioi berezi batean eraman behar dela (Sandach 3 produktua delako), kargatzeko luma-kamioi bat behar dela; eta, gainera, produktua eramaten den enpresan tasa bat ordaindu behar dela tratamenduagatik.

Urtero modura, aurrez deitu eta ordainketa egin behar da artilea entregatu aurretik.