Eduki publikatzailea
Atzealdea Auzolangintzari buruzko emanaldia Kultur Etxean
2024·04·18
Altxor txiki bat badauka Euskal Herriak: auzolana. Ez Euskal Herrian bakarrik egiten dena noski, munduko beste zenbait tokitan ere egiten delako, baina hemen esanahi berezia duena. Herriak herriarentzat egiten duen lana da; herritarrek herritarrentzat. Eskuz esku, auzoz auzo, belaunaldiz belaunaldi, gureganaino iritsi da.
Auzolanak mundu ikuskera baten paradigma bat azaltzen digu, izenetik bertatik abiatuta: auzoa, lana, komunitatea, herrigintza, harremanak, autoeraketa… Bizimodua ulertzeko manera bat.
Badirudi auzolana gainbehera doala, eta badaukagu susmoa arrazoi bat baino gehiago ote dauden atzean: administrazio publikoak egitea zenbait lan, gizartearen indibidualizazioa, herri txikietako espazioaren eta bizimoduaren eraldaketa… Halaber, “auzolan” kontzeptuaren erabilera ere zabalduz joan da, agian gehiegi eta tokiz kanpo erabiltzeraino.
Gaia interesgarria iruditzen bazaizue, ez galdu aukera ezin hobe hau eta agertu hilaren 24an, asteazkenean, ospatuko den ekitaldira. Gonbidatuta zaudete.