Eduki publikatzailea
Lanak aurkezteko epea ekainaren 14a da eta Ibarrako Kultur Etxean aurkeztu behar dira
2024·04·16
Lehiaketaren helburua, aurkeztutako marrazkien artean 2023ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da. Gaia librea da. Lehiaketaren helburua zein den kontutan harturik, marrazkiek helburu horrekiko zerikusia izan beharko dute. Lanak aurkeztu ahal izango dituzte Ibarran bizi edo eta ikasten duten haur eta gazte guztiek. Bi kategoria ezartzen dira: LH1-LH6 mailen bitarteko ikasleak, saria 125 euroko marrazketa-materiala erosteko balea delarik, eta DBH1-DBH4 mailetako ikasleak, sari gisa marrazketa digitalerako tableta bat izango dutelarik.
Lanak aurkezteko epea ekainaren 14a da eta Ibarrako Kultur Etxean aurkeztu behar dira