Eduki publikatzailea

Atzealdea Oporretan Euskaraz udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 6tik 15era izango da

Matrikula online eta aurrez aurre egiteko aukera izango da; eskaera orriarekin batera argazkia, osasun txartela eta ordainagiria entregatu beharko dira

2024·05·06


Oporretan Euskaraz 2024 udaleku irekiak antolatu ditu Ibarrako Udalak herrian aurtengo udan ere, herriko txikienez beren aisiaz euskaraz eta lagun artean goza dezaten. 2 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua eskainiko da (HH2tik LH4ra, 2021-2014) eta ekainaren 27tik uztailaren 24ra gozatu ahal izango dute ekintza desberdinez,  9:00etatik 13:00etara.

Maiatzaren 6tik 15era, izen ematea

Bertan parte hartu nahi dutenentzat matrikula epea ireki da gaur, maiatzak 6, eta 15era bitartean izango da zabalik. Matrikula online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Online izen ematea www.ibarra.eus udalaren webgunean egin ahal izango eta aurrez aurre Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4), maiatzaren 7 eta 14an, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Bi egun hauetan matrikula egiten lagundu zein beharrezko azalpenak emango dira.

Horretaz gain, matrikulazio epearen barruan izen emate fitxak beteta eta dokumentazioa, kultur etxean eta udaletxean ere jasoko dituzte.  

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Izen emate inprimakia

Ordainketa

Haur bat: 65,83€
Bi haur: 96,54€
​​​​​​​
Hiru haur edo gehiago: 122,89€

 

Tutoreen bilera

Udalekuak hasi aurretik, ekainaren 12an, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan, ekintzan parte hartuko duten haurren guraso edo tutoreentzat bilera izango da.

Plazak esleitzeko irizpideak

Oporretan euskaraz udaleku irekiek 90 neska-mutilentzako plazak ditu. Plazak baino eskaera gehiago egongo balira, honako irizpideak erabiliko dira plazak esleitzerako orduan:

1. Ibarrako neska-mutil zaurgarriek lekua izango dute.

2. Neska-mutil zaurgarriek plaza hartu ostean lekua baldin badago, Ibarrako neska-mutilek izango dute lehentasuna.

Hala eta guztiz ere, ibarrako neska-mutil guztientzat plazarik ez balego, izen emandakoak adinka taldekatuko dira eta superabita duten taldeetan zozketa egingo da. Zozketa 2024ko maiatzaren 30ean egingo da.  Kanpo geldituko liratekeen neska-mutilekin itxaron zerrenda egingo da. Hurrenkera zozketa bidez erabakiko da.

3. Ibarrako neska-mutilak sartu ondoren lekua egongo balitz beste herrietako neska-mutilekin beteko litzateke adinka eta izen-emate ordenaren arabera.

Adin tarte batzuetan lehentasunezkok guztiek plaza lortu eta ahal ere lekua egongo balitz, ibarrakoak ez diren neska-mutilek aukera izango lukete sartzeko.