Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurten ere errenta aitorpena euskaraz

2
​Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko dugu apirilaren 8tik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen diren arren, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin UEMAk lortu nahi duena.

2024·04·08


Apirilaren 8ko hastean hasiko da 2023ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide geran udalekin eta foru ogasunekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiaraziko du aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, Ibarrako kasuan konkretuki lehengo urtean 2.241 aitorpenetatik euskaraz 676 bete ziren, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, Ibarrakoa barne, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.

Informazio gehiago esteka honetan

 

1 2