Eduki publikatzailea
Atzealdea "TREBA GAZTEAK" Ibarran
2025·10·29

Zer da TREBA Gazteak?
Treba gazteak 17-24 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da, lana/bizitza binomioan bigarrena ardatz duena. TREBA programaren ildo honen xedea da gazteen emantzipaziorako, garapenerako eta hazkunde pertsonal eta kolektiborako prozesuak sortu eta finkatzea.
Programa hau baliatuz, gazteen beren garapen integralean lagunduko dieten hainbat gairi buruzko tailer laburrak antolatu ahal izango dira Gipuzkoako udalerrietan: ongizate emozionala, begirada kritikoa, sexualitatea eta bizitzarako trebetasunak.
Gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko; baina gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizkoak diren trebetasun horietan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte.
AZAROAK 15, LARUNBATA: STOP ANTSIETATEA (Badabidebat elkartea)
Ordutegia: 16:30-19:30
Lekua: Gaztezulo
Izena ematea: https://gip.eus/0sfrj
Prezioa: Doakoa
Helburu orokorra:
- Gipuzkoako gazteriaren osasun mentalaren eta bereziki antsietate-egoeren prebentzioan laguntzea.
Helburuak:
- Gazteei antsietatea ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dieten ezagutzak eta tresnak eskaintzea.
- Esperientziak trukatzeko eta egoera normalizatzeko gune seguru bat sortzea.
Metodologia:
- Partaidetzazko lantegia. Hainbat talde-dinamika eta material didaktiko erabiliko ditugu, parte-hartzea sustatzeko.
Ikastaroaren aurkezpena: https://youtu.be/8n_-A_imzek
