Albisteak
Atzealdea

'Suak harrotuz' emanaldia antolatu dute ekainaren 25erako

Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana balioan jartzeko ibilbide antzeztua.

2022·06·10


Ekainaren 25erako 'suak harrotuz' ikuskizuna antolatu du udalak. Ibilbide antzeztua da, eta helburu du balioan jartzea solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana. 

17:00etatik aurrera, ordu erdiro ikusle talde bat abiatuko da; taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira eta Uzturpe Ikastola izango da topalekua.

Izena emateko joan udaletxeko harrerara edo deitu udaletxeko telefonora: 943 67 11 38; ordutegia: 09:00 - 14:00.

Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, oraindik tokiak geratzen baldin badira.

Informazio gehiago eskuratzeko egin klik hemen