Albisteak
Atzealdea

“Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea?” doako tailerra Ibarran.

“TREBA Gazteak” ekimenaren baitan, datorren urtarrilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean 16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako tailerra eskainiko da Gazte Zulon Eider Goiburu trebatzailearen eskutik.

2023·01·11


TREBA Gazteak: Ahalduntze-eskola Ibarran

 

Zer da “TREBA Gazteak” ekimena?

“Treba Gazteak” Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da, lana/bizitza binomioan bigarrena ardatz duenaTREBA gazteak programaren asmoa da beren emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatzea.

 

Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Gainera, programan parte hartzen duten udalek ere inkesta zabaldu dute beren herrietako gazteen artean. Horren guztiaren emaitza gazteentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.

 

Gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

 

“Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea?” doako tailerra Ibarran.

“TREBA Gazteak” ekimenaren baitan, datorren urtarrilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean 16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea?” doako tailerra eskainiko da Gazte Zulon Eider Goiburu trebatzailearen eskutik.

 

Tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, esteka honetan aurkitzen den formularioa bete beharko da: https://labur.eus/UZxIt