Eduki publikatzailea

Atzealdea “Kultur dinamika hauspotzen” herri galdeketaren emaitzak eta udal taldearen irakurketa

Ibarrako udal taldeak, emaitzak eskuartean, galdeketa prozesua amaitu eta gero, hausnarketa sakon bat egin eta gero, ondorengo irakurketa egin du:

2024·02·01


-Argi geratu da kultur tailer eskaintzan eta kultur kontsumoan Ibarran hutsuneak daudela, bai gazte, bai helduentzat.

-Kalitatezko kultur eskaintzak gauzatu ahal izateko areto egoki baten premia dagoela ikusten da, daudenak txikiak edo desegokiak direlako ekintza ezberdinetarako.

Udal taldeak deialdia egin nahi die herritarrei kultur tailerretan eta kultur kontsumoan parte-hartze aktiboa izan dezaten, ezin baita herritarren parte-hartzerik gabe inolako kultur dinamikarik hauspotu. Hasitako bideari jarraipena eman eta komunikazio hari hau apurtu ez dadin, postontzi bat jarriko da kultur etxe sarreran eskuz ekarpenak egiteko eta udaleko web orriaren bitartez ere egin ahal izango da. Guztion artean Ibarrako kultur eskaintzaren nondik-norakoak erabaki ditzagun parte hartze aktibo eta etengabearen bidez!!

Milesker orain arte parte hartu duten eragile kultural guztiei herriari bizia emanez (Hauspoa, Alur, Loatzo, koroa, ikastola etab…). Zuek gabe ezingo ziren ekintzak aurrera eraman. Eskerrak  galdeketan parte hartu duzuen guztioi ere.

Lana badugu eta erronka handia da, baina ziur herritar eta eragile kultural guztion lanarekin eta laguntzarekin aurrera aterako dela.

Lotura honetan duzue deskargagarri planteatutako gaien laburpen-grafikoak