Eduki publikatzailea
Atzealdea "Gizontasuna desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministara" tailerra
2025·03·17
Azken urteetako mugimendu feministaren indar eta gorakadak eztabaida eta korapilo asko ekarri ditu gurera. Indarkeria matxistaren aurpegi ezberdinak plazaratzearekin batera, horren gaineko ardura eta erantzukizunak ere ipini dira erdigunean eta horrek erresistentzia batzuk ekarri ditu. Gizonek feminismoarekiko duten arduraz asko eztabaidatu dugu; baina, zer egin eta nola jokatu ez jakitearen aitzakiapean, inguruko gizon askok ez dute nahikoa aurrera pausurik eman. Hori bera lantzeko aukera izango dugu saio honetan zehar, eztabaida erreakzionarioak alde batera utzi, botere eta indarkeriaren irakurketa egin eta erabaki feministak hartzeko.