Albisteak
Atzealdea

'Bizilagunak' proiektuak proposatu du merenderoetan eta parkeetan biltzea

Urtero bezala, bi modutan har daiteke parte: familia gisa, edo dinamizatzaile moduan.

2021·10·29


Datorren azaroaren 14an, familia autoktono bat eta migratzaile bat mantel baten inguruan elkartuko gara berriro. Bazkalorduan elkartuko gara bi kulturak hurbiltzeko eta beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak egin ahal izango ditugu gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.
Zoritxarrez, Covid 19k bertan jarraitzen du, eta horregatik, aurten, 2021an, Bizilagunak proiektuak berrikuntza txiki bat proposatu du: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea. 
Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.
Zure bizilagunak janariz betetako mahai baten inguruan ezagutu nahi badituzu, eman izena eta parte hartu. Dinamizatzaile bezala parte hartu ezkero, kreditu bat lor dezakezu. Horretarako, zure familiako kide bat edota zure bizitzako lagun bat edo gehiago ekartzea besterik ez duzu. 

Dinamizatzaile edota familia bezala eman dezakezu izena. Parte hartzeko, behean dituzun botoiak sakatzea besterik ez duzu. 

Dinamizatzaile izateko egin klik hemen. 

Familia gisa parte hartzeko egin klik hemen.

Halere, zalantzaren bat izanez gero edota izena emateko norbaitekin hitz egitea nahiago baduzu, idatzi migrazioa@tolosaldea.eus helbidera edo deitu 646 057 080 zenbakira.