Eduki publikatzailea

“Berotegi Efektuko Gasen emisioak 2022” Ibarran

Jatorri antropogenikoa duten gasen kontzentrazio atmosferikoa da klima-aldaketaren arrazoi nagusia. 2021ean argitaratutako Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Aditu Taldearen (IPCC, ingelesezko siglak) seigarren Ebaluazio Txostenaren (AR6-IPCC3 ) arabera, argi dago giza eraginak atmosfera, ozeanoa eta lurra berotu dituela.

2023·11·17


Era berean, adierazten du 1750etik berotegi-efektuko gasen kontzentrazioan ikusitako igoera, zalantzarik gabe, giza jarduerek eragin dutela. AR6-IPCCk aurreikusten du BEGen isuri jarraituek berotze handiagoa eta aldaketa gehiago eragingo dituztela klima-sistemaren osagai guztietan. Emaitza horiekin bat etorriz, beharrezkoa da mundu osoan zero karbono-aztarna garbia lortzea 2050 inguruan, baita berotegi-efektuko gainerako gas guztien neutraltasuna ere, lehenbailehen, mendea bukatu baino lehen, tenperaturaren igoera ez dadin 2 °C-tik gorakoa izan. Proposatutako neurriak eraginkorrak izan daitezen, informazio zehatza behar da eduki. Atmosferako berotegi-efektuko gas-isurien inbentarioak dira tresna horietako bat.

2022an guztizko isurietan zuzeneko ekarpen handiena egiten duten sektoreak garraioa (%61), zerbitzuak (%12), energia (% 11) eta industria (%10) izan dira. Lau sektoreen artean isurien %90 gainditu dute.


BEG isuriak sektoreka 2022

“BEG txostena 2022” Ibarrako Udaleko web orrialdean AGENDA 21 atalean topatu daiteke.