Eduki publikatzailea
Atzealdea 'Auzoko' saioak martxan
2024·11·05
Ikasturte berriarekin batera, heldu da zubigileek euskaratik mundura ekiteko sasoia. Abian da Auzoko, Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean sustatutako egitasmoa. Euskara herriko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza izateko bidean, bertara iritsi berriei edota euskaratik urrun bizi diren herritarrei hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaintzen die proiektuak.
Helburu horrekin, astero bi ordu inguruko saio irekiak egiten dira, eta bertan, dinamika erraz eta jolasen bitartez, jatorri ezberdinetako partaideek elkar ezagutu eta oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dira euskaraz. Bestela esanda, herritarrak, aniztasuna eta euskara erdigunean jarrita, bizikidetzarako une eta espazioak sortzea da gakoa. Lehen saioa, Azaroaren 7an izango da, 17:00etatik aurrera, Ibarrako Kultur Etxean.