Albisteak
Atzealdea

'Ahoz aho' Ibarran

Ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren 2021eko edizioan iparraldeko Jokin Irungaray eta Kattalin Salaberri kontalarien emanaldia izango da herrian.

2021·02·15


Datorren otsailaren 23an Ipar Euskal Herriko Jokin Irungaray eta Kattalin Salaberry kontalariek emanaldia egingo dute arratsaldeko 18:00etan, herriko kultur etxean. Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren 2021eko edizioaren barruan dago ekitaldia.

Emanaldia LH3-LH6 ikasmaila arteko haurrei zuzentzen zaie. 

Edukiera mugatua izango da eta gonbidapenak otsailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira kultur etxean.