Eduki publikatzailea
Atzealdea ‘100 ahots baietz!’ teknologiari euskaraz irakasteko maratoia, abenduaren 2an
2023·11·23
Erraza da maratoian parte hartzeko prest daudenek egin beharrekoa: ordenagailu aurrean jarri, eta pantailan azalduko diren esaldiak irakurri beharko dituzte, ahotsa grabatuz. Hori egiteko, 30 minutuko txandak antolatu dira, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Ez da ordenagailuarekin abila izan behar parte hartzeko; gauza oso sinplea izango baita parte hartzaileek egin beharrekoa eta edozein zalantzaren edo arazoren aurrean boluntarioak ere egongo baitira bertan. Izena https://www.galtzaundi.eus webgunean eman behar da, ordutegia aukeratuz. Ordenagailuak eta kaskoak bertan prest egongo dira herritarrentzat.
Izan ere, euskara moduko hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan. Beraz, gure hiztun komunitateak aparteko ahalegina egin behar du bide propioa egiteko. Adituen arabera, etorkizunean ez dugu teklaturik erabiliko. Gailuek gero eta gehiago hitz egiten dute, beraz, ezinbestekoa da euskarak hor bere bidea egitea. Tolosaldeko euskalgintzako eragileek eta udalek herritarrak animatu nahi dituzte maratoian parte hartzera: “Zenbat eta ahots gehiago lortu, hobeto. Tolosaldean 100 baietz!”.