Visor de contenido web

Euskara

DATOS GENERALES

Departamento de euskera
Dirección: San Bartolome plaza, 2 – 1. solairua
Teléfono: 943 671 138
Fax: 943 67 38 52
E-mail: euskara@ibarra.eus
Horario: lunes a viernes 09:00 - 14:00
Resposnsable político: Kris Martinez
Técnico de euskera: Tomas Ugaldebere
Traductora: Agurtzane Aiestaran


Zerbitzuak

1. ITZULPEN-ZERBITZUA

Ibarrako Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua eskaintzen dizu administrazioekin, beste elkarte eta talde batzuekin, merkatari, dendari edo enpresekin eta norbanakoekin harremanak euskaraz izan ditzazuen bultzatzeko.
Zerbitzu hau eskatu nahi baduzu idatzi ezazu e-posta bat itzultzailea@ibarra.eus helbidera edo etor zaitez Ibarrako Udalaren euskara zerbitzura.

 

2. EUSKARA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK


Ibarrako udalak udalerrian euskara sustatzeko helburuz, 4 eremutan diru-laguntzak ematen ditu. Hauek dira diruz laguntzen diren eremuak:
 
  • Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak:
    Diru-laguntza honen xedea da Ibarrako establezimenduetako irudi linguistikoa euskaraz jartzeko laguntza ematea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-laguntza emango die merkataritza eta ostalaritza establezimenduen kanpoaldean euskara hutsean edo euskarari lehentasuna emanez idatzitako errotulua jarri nahi duten ibarrako ostalari eta merkatariei.

    Informazio gehiago
    Eskaera orria
  • Euskarazko web guneei diru-laguntzak:
    Diru-laguntza honen xedea da Ibarrako kultura, kirol, aisialdi, enpresa, merkataritza eta ostalaritzako edukiak, eta, oro har, publiko zabalari interesgarri gerta dakiokeen edozein informazio euskaraz eta informazio teknologien bidez hedatzeko diru-laguntzak jasotzeko baldintzak arautzea.

    Diru-laguntza hauen xedea da arestian aipatutako edozein alorretako erakunde eskatzaileari gastuak murriztea, Ibarrako berezko hizkuntzak dagokion lekua izan dezan hain garrantzitsua den teknologia berrien esparru honetan. 

    Informazio gehiago
    Eskaera orria
     
  • Unibertsitateko euskarazko udako ikastaroetarako (UEU eta EHU) diru-laguntzak:
    Diru-laguntza honen xedea da Ibarrako bizilagunak Unibertsitateko euskarazko udako ikastaroetan parte hartzera bultzatzea. Hori dela-eta, Ibarrako Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskarazko udako ikastaroetan parte hartzen dutenei.

    Informazio gehiago
    Eskaera orria
  • Eskaerak egiten laguntzeko manuala
     

3. EUSKARA ORDENANTZA

Ibarrako Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Arauak ematen dituen UDAL ORDENANTZA duzu hau, herri mailako alor desberdinak arautzen dira: udal barneko euskararen erabilera, euskararen erabilera Ibarrako Udalerriaren gizarte bizitzan bultzatu eta normalizatzeko asmoa ere badu eta hizkuntza normalizaziorako azpiegituraz ere ari da. 2004ko urtarrilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da eta indarrean sartu. Hona hemen udal-ordenantza oso-osorik.

 

4. ERABILERA PLANAK

86/1997 Dekretua dela eta, udalak administrazioan eta udalerrian euskara sustatzeko beharra du, hori dela eta, barneko langileei zuzendutako zein herrira zuzendutako bi plan garatu behar izaten ditu.

 
  • Barne erabilerarako plana
    2014ko abenduaren 15ean onartuta, azken plan hau 2013-2017 urteetarako udalaren barne erabilera nolakoa izango den arautuko du.
    Ikusi dokumentua.
     
  • Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)
    Euskararen aholku batzordeak egin eta 2012kan onetsi zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana. Planaren edukiari dagokionez, 16 esparrutan banatzen dira bertan jasotzen diren ekintzak. Ibarrako udalak 2014-2018 urteetarako honako plana onartu zuen 2014ko abenduaren 15ean.
    Ekintza plana ikusi
 

5. EMETERIO ARRESE LITERATUR LEHIAKETA

Ibarrako Udala 1988. urtean hasi zen haur eta gazteen artean sormena eta hizkuntzarekiko ardura sustatzeko Emeterio Arrese Literatura Lehiaketa antolatzen, hasiera hartan Kilima taldearekin batera. Urte asko iragan dira ordutik eta lehiaketa honetan esku hartu duten Ibarrako edo Ibarran ikasten duten haur eta gaztetxo askok hartu dute parte lehiaketa honetan.

Hauexek dira 2006. urteaz geroztik saritutako lanak

 

6. GALTZAKOMIK KOMIKI LEHIAKETA


Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalaren laguntzarekin, Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatzen dute. 2008ko martxoan Galtzaundi aldizkariko komikilaria den Joseba Antxustegietxarteren erakusketa bat antolatu zuen Galtzaundik Tolosan. Arrakasta ikusirik komiki lehiaketa egitea bururatu zitzaien eta Ibarrako Udaletxearekin harremanetan jarri ziren. Ideia aproposa iruditu eta orduz gerotik elkarrekin jarraitu dute antolatzen.
Informazio eta garaileak ezagutzeko jo honako helbide honetara: galtzakomik.blogspot.es.com

 

7. DATU SOZIOLINGUISTIKOAK

  • Ibarrako datu soziolinguistikoak
    Inork gutxik uka dezake Tolosaldea eskualde euskalduna dela. Horien erakusle honako datuok:

    Tolosaldeako biztanleak (2011) : 47.517 biztanle
    Euskaldunak: %71
    Ia euskaldunak: %16
    Erdaldunak: %13
     

Datu horiek ikusita, Ibarrakoak aztertzea komenigarria litzateke:

2 urte edo gehiagoko biztanleak, euskarako jakintza-maila orokorraren arabera:

Jakintza maila Datuak
Euskaldunak 2670
    Euskaldunak. Alfabetatuak 2046
    Euskaldunak. Erdizka alfabetatuak 472
    Euskaldunak. Alfabetatugabeak 152
Ia euskaldunak 644
   Ia alfabetatuak 282
   Ia alfabetatugabeak 182
   Ia pasiboak 180
Erdaldunak 785

 

 Ama-hizkuntza:

Ama hizkuntza Datuak
Euskara 2162
Gaztelania 1619
Biak 315
Beste bat 133

 

Etxean erabiltzen den hizkuntza

Etxean erabiltzen den hizkuntza Datuak
Euskara 1686
Gaztelera 1947
Biak 522
Besteren bat 74

 

  • Kale erabileraren neurketa
    Aspaldiko urteetan euskara kalean zenbat erabiltzen den eta nork edo nortzuk gehien erabiltzen duten jakiteko kale-neurketak egiten ditu Ibarrako Udalak, 1993. urtean hasi ginen datuak biltzen, hona hemen 2015ean izandako datuak.

    Kale-erabilera bilakaera