Noticias
Atrás

'Zetak' taldeak kontzertu akustikoa emango du larunbatean

Belabieta kiroldegian izango da kontzertua eta sarrerak gaur arratsaldetik aurrera jaso daitezke Kultur Etxean.

25·01·2021


Zetak taldeak kontzertu akustikoa emango du datorren larunbatean (hilak 30), Belabieta Kiroldegian. Egunean bertan, sartzeko ateak 17:30ean irekiko dira eta emanaldia 18:00etan hasiko da. Udalak gazteei zuzenduta antolatu du ekitaldia. 

Kontzerturako gonbidapenak gaur arratsaldetik aurrera jaso daitezke herriko Kultur Etxean. Ordutegia honakoa da: goizean 10:30etatik 13:00etara; arratsaldean 16:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera hartu ahalko ditu eta gonbidapenak izendunak izango dira.

Bizi dugun testuingurua dela-eta, Udalak hainbat zehaztapen egin ditu:

  • LABIaren erabakiz Erkidegoko udalerri guztiak itxi direnez, kontzertura Ibarrako ikusleak bakarrik bertaratu ahalko dira.
  • Covid-19a dela eta, kontzertura joango direnek protokoloan zehaztutako jarraibideak zorrotz jarraitu beharko dituzte. Protokoloa ikusteko egin klik hemen.
  • Covid-19aren bilakaeran xedatzen diren neurrien ondorioz emanaldia bertan behera utzi ahalko da.

Garrantzitsua da kontzertura joan aurretik protokoloa irakurtzea eta bertan zehaztutako jarraibideak betetzea. Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten die.