Noticias
Atrás
Zaintzaileei laguntzeko erresistentzia kutxak herriko komertzio eta tabernetan
SOS Arrazakeria eta Tolosaldeko Asanblada Feministek elkarlanean gauzatutako egitasmoa
02·06·2020
Oarsoaldean hasi zen ekimenari jarraituz, egoera zaurgarrienean dauden etxeko emakume langileei laguntza ekonomikoa emateko erresistentzia kutxen egitasmoa Tolosaldean zabaldu dute SOS Arrazakeria eta Tolosaldeko Asanblada Feministak. Ibarrako kasuan, Deabruak Kalera Asanblada Feminista izan da egitasmoa sustatzen ari dena eta dagoeneko itxulapikoak jarri dituzte herriko hainbat komertzio eta edaritegietan.
Zaindu ditzagun zaintzen gaituztenak




Itxulapikoen bidez diru laguntza ematean gaiz, beste bide batzuk ere jarri dira, izan ere, Gofundme.com plataformatik ere dirua biltzen ari dira crowdfunding bidez. Hemendik sartu zaitezkete.
Egitasmoaren sustatzaileen bideoa hemen: