Uzturre auzoko bizilagunekin bilera
16·01·2020
Ibarrako Udalak herritarrekin elkartzeko ahaleginez, auzoz-auzoko bilera erronda bati ekin zion abenduan. Orduan, Azkue auzoko bizilagunekin bilera burutu zuen eta urtarrilean, Uzturre auzuneko bizilagunekin egingo da bilera.
Auzoan bizi direnek ezagutzen dute hobetoen bertako egoera eta, beraz, bertakoek dakite auzoak zer behar dituen. Honen jakitun izanda, auzotarren ideiak entzuteko gogoz dago Ibarrako Udala. Uzturreko bizilagunekin egingo den bilkuran, honakoa izango da gai ordena:
-
Udalaren proposamenak epe labur eta luzera
-
Auzotarren iritziak proposamenari buruz
-
Auzoaren beharrak, kezkak, nahiak... jasotzea
Bilkura hauek auzoaz aritzeko dia eta norbaitek behar edo eskaera pertsonalak hitzegin nahiko balitu, udaletxera gerturatzeko eskatu nahi diegu, bertan, Alkatea, zinegotziak eta teknikariak herritarrekin elkartzeko prest baitaude.