Noticias
Atrás

Urrian hasiko da 'Bitartekari irakurle-kluba'

Ibarrako Udalak hirugarren urtez jarriko du martxan literatura-tertulien egitasmoa. Izena emateko epea irailaren 20tik 30era izango da.

13·09·2021


Ibarrako udalak 3. urtez “Bitartekari irakurle kluba" martxan jarriko du Imanol Mercero Galtzagorri Elkarteko kidearekin.

Solasaldietan parte hartzen dutenek aukera izango dute hausnartzeko 2-16 urte bitarteko haurrei eta gazteei bideratzen zaien literaturaz.

Hainbat helburu ditu dinamikak, horien artean, Ibarrako haurren eta gazteen irakurzaletasuna sustatzea, euskal literaturarekiko eta idazleekiko ezagutza eta jakinmina areagotzea, eta Euskararen balioaz eta aberastasunaz jabetzea.

Egitasmoa urrian hasiko da; hamabos egunean behin bilduko da taldea eta saioak ordu bete eta ordu eta erdi inguru iraungo du. 

Izena emateko epea irailaren 20tik 30era izango da, eta udal liburutegian egin beharko da.