Noticias
Atrás

Udazkenerako egitaraua osatzeko idea bilketa

Festa batzordeak, irailaren 14a bitarte, herritar eta eragileei ekintza kulturalen proposamenak luzatzeko deia egin die

07·09·2020


Pasa den astean Festa Batzordeak bilera burutu zuen, aurten festak ospatu ez ditugunez, zer egin daitekeen eta nola hausnartzeko. Bilera horretan, datozen aste edo hilabeteetan herriko festak ez direla antolatuko erabaki zen, baina ekintza kultural puntualen egitarau bat osatzeko ahalegina egingo zela hitzartu zen. Honela, udazkenerako egitarau zabal bat eskainiko zaie herritarrei. Baina hau gauzatu ahal izateko, Festa Batzordeko partaideen proposamenak eta gainerako herritar eta eragileen proposamenak ere batzeko egitasmoa zabaldu da, irailaren 14a bitarte. Proposamenak, beti ere, gaur egungo egoerara moldatzen direnak izan beharko dute. Festa Batzordearen saiakera honen bidez, udazkenean egitarau ahalik eta anitzena gauzatu nahi da, herritar guztien parte hartzea bermatuko duena ekintza desberdinen bidez.