Noticias
Atrás

Udaltzaingoak gaizki utzita dauden bizikletak eta antzekoak bide publikoetatik kenduko ditu.

Udaltzaingoak, 2022-05-04KO Trafiko Udal Ordenantzaren 12. Art. jarraituz bizikletak eta antzekoak bide publikoetatik kenduko ditu.

20·09·2022


Udaltzaingoak gaizki utzita dauden bizikletak eta antzekoak bide publikoetatik kenduko ditu.

Indarrean dagoen Trafiko Udal Ordenantza horrela dio.

2022-05-04KO Trafiko Udal Ordenantzaren 12. Art.

Era berean, ezingo da bizikletarik, patineterik eta antzekorik aparkatu horretarako prestatutako guneetatik kanpo, eta berariaz debekatuta egongo da zuhaitzetan, banku publikoetan, faroletan eta gainerako apaingarrietan. Udaltzaingoak behar bezala betetzen dela zainduko du, eta horrela dauden objektuak udal-gordailura eramango ditu. Era berean, debekatuta egongo da objektu horiek bertan behera uztea, baita horretarako prestatutako guneetan ere (abandonatutzat joko da gurpilik edo airerik ez dagoenean, giltzarrapoik gabe edo narriadura-zantzu nabariak daudenean). Udal gordailura erretiratutako bizikletak eta antzekoak gutxienez hilabetez gordeko dira, eta erreklamatzen ez badira, Udalak tratamendu egokiena emango die.