Noticias
Atrás

Udaleku irekietan aurrematrikula egiteko epea zabalik ostiralera arte

Aurrematrikula-epea maiatzaren 31etik ekainaren 4ra egongo da zabalik.

31·05·2021


Gaurtik ostiralera egongo da zabalik epea udaleku irekietan aurrematrikula egiteko.

Bi  modu daude egiteko:

  1. Internet bidez: izen-emate formularioa bete behar da. Inprimakira joateko egin klik hemen. Ez da beharrezkoa BakQ edo egiaztagiri digitalik.
  2. Aurrez aurre: udaletxean edo kultur etxean.
    • Udaletxea zabalik dago astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
    • Kultur etxea, berriz, astelehenetan 16:00etatik 20:00etara dago zabalik; eta asteartetik ostiralera 10:30etatik 13:00era, eta 16:00etatik 20:00etara.

Aurrematrikula denez, ez da aparteko ezer eraman behar.

Gogoratu udalekua ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dela, 9:00etatik 13:00era. Hilabete iraungo du, eta txanda bakarra egingo dute. Prezioak honakoak izango dira:

  • Haur bat: 59.90€
  • Bi haur: 87.85€
  • Hiru haur edo gehiago: 111.82€

IZENA EMAN