Noticias
Atrás

Udalaren aurrekontuan aldaketak burutu dira

Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru funtsa jaistean, aldaketak burutu behar izan ditu Udalak

23·06·2020


Ekainaren 11an burututako Udal Plenoan, udalbatzak aurtengorako aurreikusita zuen aurrekontuan aldaketa batzuk egitea onartu du. Osasun larrialdiaren ondorioetako bat da honakoa. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak foru funtsa %20 jaitsi du eta ondorioz, herriei esleitzen zaien diru kopuruak jaitsi egin dira. 

Honela, aurrekontuak berregin dira, baina egungo egoeran herritarren ongizatea bermatzea helburu izanik, gizarte alorreko aurrekontuetan ez du Ibarrako Udalak murrizketarik egin. Aurreikusita zeuden aktibitate batzuk bai bertan behera utzi behar izan direla, baina pertsonak erdigunean dituen politikekin jarraituz, Gizarte Zerbitzuetako partida bere horretan mantendu da. 

Plenoan onarpena eman ondoren, exposizio publikoan dago aurrekontu berria, 15 eguneko epe barruan. Alegaziorik jasotzen ez duen kasuan, behin betiko izaera lortuko du.

Ikusi hemen, GAOn argitaratutakoa