Noticias
Atrás

Udalak UEMAko kidea izatea erabaki zuen atzo

Bart egin zuten udalaren osoko ohiko bilkura, eta aho batez erabaki zuten Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea.

12·11·2021


Atzo izan zen Ibarrako Udaleko osoko ohiko bilkura eta, besteak beste, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean estatutuak onartu eta kide izateko eskaera egitea aho batez adostu zuten. Eskaerak aldeko hamar bozka jaso zituen, eta PSE-EE izan zen aurka bozkatu zuen bakarra. Orain, UEMAren batzar nagusiak herri berrien eskaerak onartzen dituenean, kide den 92. herria izango da Ibarra; Tolosaldeari dagokionez, zehazki, 20. herri-kidea. 

Bilkurari dagokionez, nabarmentzekoa baita ere aurrekontuen hasiera ere aho batez onartu zuela udaleko osoko bilkurak.