Noticias
Atrás

Udalak bigarren auzo-bilera egingo du Euskal Herria kaleko beste hainbat herritarrekin

Bilera datorren asteazkenean (hilak 24) izango da, 19:00etan, kultur etxean.

19·11·2021


Udalak auzo-bilerak berreskuratu ditu, eta bigarrena ere Euskal Herria kaleko bizilagunekin egingo dute, hain zuzen, honako zenbakiekin: bikoitiak, 52, 54, 56, 58, 60, 62 eta 64; bakoitiak, berriz, 63, 65, 69, 73, 75, 81, 83 eta 85. Bilera datorren asteko asteazkenean izango da, hilaren 24an, eta kultur etxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etan.

Auzoari dagozkion hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, udalak zein aurreikuspen dituen auzoarekiko, orain arte egin diren aldaketak zergatik egin dituzten, eta hemendik aurrera zer egingo duten. Bide beretik, bizilagunek aukera izango dute haien galderak zuzenean egiteko udal ordezkariei.