Noticias
Atrás

Udal eraikinak zabaltzeko baimena eman da

Aforoak errespetatu eta erabilera baldintzak bete beharko dira

07·07·2020


2020ko martxoaren 13an 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera aitorpena egiten da, Espainiar Estatuan COVID 19 pandemiagatik. Alarma egoera dela eta, Ibarrako Udalak honako neurriak hartzen ditu Osasun Publikoko sailaren gomendioak kontutan izanik.

 

2020ko martxoaren 12an, 143/2020 Alkate Dekretu bidez erabilera publikorako itxi egiten ditu

(inongo jarduerarik ezingo delarik egin) honako eraikin hauetan 2020ko martxoaren 13tik udalak beste erabakiren bat hartu bitartean:

- Kultur etxea

- Kiroldegia

- Txontxo

- Udal eragileei lagatako lokal guztiak

 

Ikusita 2020ko ekainaren 18an Lehendakariak emandako 14/2020 Agindua (non 3. Faseraren desekala gainditutzat ematen duen) non honakoa adierazten duen:

 

- Normaltasun egoera 2020ko ekainaren 19tik aurrera adierazten da, 3 fasearen gainditzea

aldarrikatuz

- Alarma egoerarako neurriak indargabe uzten ditu 2020ko ekainaren 19tik aurrera (bai Estatu Espainarrak ezarritakoak baita Euskal Erkidegotik ezarritakoa ere)

- Ekainak 9ko Errege Dekretu Legegile 21/2020 aren baitan, erkidego autonomoaren eskuduntza izango da hartu beharreko neurriak adieraztea. Honen baitan, osasun sailburuak adieraziko ditu.

 

Ikusita Osasun Sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Agindua, non COVID-19ak eragindako osasun krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, eta hauek aintzat harturik.

 

Alkatetza honek Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 21.1 artikuluaren, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen Testu Beteginaren art.24 artikuluaren eta Toki Erakundeen Antolakuntza, Jardunbide eta Araubide Juridikoaren 41 artikuluaren arabera esleitzen zaizkidan ahalmenak erabiliz, honakoa

 

EBATZI DU

 

LEHENENGOA:

Osansun Sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko aginduaz ezarritakoa bermatuz, honako udal eraikinak irekitzea dagozkien aforoak errespetatu beharko direlarik 2020TJU0058 idazkari txostenaren baitan:

 

AZKUE DANTZA LOKALA

IBAI-GAIN DANTZA LOKALA

GAZTE ZULO

TXONTXO

MUSIKA ENTSEGUETARAKO LOKALAK

IBAIGAIN 6

GAZTETXEA

AZKUE KALEA, 10 BEHEA (LOATZO MUSIKA ESKOLA)

SAN INAZIO 6 BEHEA (BIZI NAHI ERRETIRATUEN EGOITZA)

ARANTZAZUKO AMA, 4 (TXIRIBITU AISIALDI TALDEA)

 

BIGARRENGOA: Erabilera bakoitza aktibitatera baldintzatua egongo da (kasuan kasu eraikin horien erabiltzaileei idatziz adieraziko zaie erabilera egiteko baldintzak)

 

HIRUGARRENGOA: Erabaki honen berri eman hurrengo Udalbatzan