Uda kulturala aurkeztu du Udalak
15·07·2021
Ibarrako Udalak 'Uda kulturala' egitaraua aurkeztu du. Udako hilabeteetarako, guztira, lau kultur ekitaldi antolatu dituzte, zehazki, hiru kontzertu eta dantza emanaldi bat. Ikuskizun guztiak Emeterio Arrese parkean izango dira, eta taulara igotzen lehena La Topadora taldea izango da, uztailaren 30ean; kontzertua 22:30ean hasiko da. Abuztuaren 21ean izango da hurrengoa, hain zuzen, Alurr dantza-taldearen Gattiu ikuskizuna; emanaldia 19:00etan hasiko dute. Bi egun geroago, abuztuaren 23an, Puro relajo musika-taldearen txanda izango da, eta 20:00etan hasiko dute kontzertua. Egitarauri amaiera, berriz, Bulego musika-taldeak emango dio, abuztuaren 24an. Uda kulturaleko azken kontzertua 22:00etan hasiko da.
Edukiera mugatua izango da ikuskizun guztietan, eta gonbidapenak eskuratzeko herriko kultur etxera deitu behar da, 943 67 03 99. Uneoro bermatuta egongo da beharrezko osasun-neurriak betetzen direla. Ikuskizunetara joaten den orok errespetatu beharko ditu arauak, zeinak zehaztuta dauden udalak diseinatutako protokoloan; irakurtzeko egin klik hemen.