Noticias
Atrás

Trafikoa eta TAO-a erregulatzen dituzten ordenantzetan iradokizunak egin ditzakete herritarrek

Udalak egungo ordenantzen berrikuspen eta egokitzapena egingo du laister eta herritarren iritzia nahi du

10·03·2020


Ibarrako Udalak, trafikoa eta TAO-a erregulatzen dituzten ordenantzen berrikuspena egin nahi du. Ordenantza hauek, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude bere garaian. Eta egokitzapenak egin aurretik, herritarren iradokizunak jaso nahi ditu Udalak, berrikuspena guztien artean egiteko, modu honetara. Martxoaren 23a bitarte jasoko dira herritarren iradokizunak udaletxean. Ondoren, herritarren iritziak aztertuko dituzte politikari eta udal teknikariek eta jarraian, egin beharreko egokitzapen eta aldaketak burutuko dituzte bi ordenantzetan. Gero, Udalbatzak onartu beharko ditu plenoan eta behin betiko onarpena eman aurretik, berriz ere herritarren iradokizunetara irekiko dira. Azkenik, behin betiko izaera izango dute, eta bertan jasotakoa aplikatzen hasiko da Udala. 

Honakoak dira, egokitu nahi diren ordenantzak: (testuan klik eginda, ordenantza irekiko zaizu)

Trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituen udal-ordenantza

Bide publikoetan ibilgaiuen aparkaldia (TAO) erregulatzeko ordenantza