Trafiko erregulazioak Emeterio Arrese kalean asteartetik aurrera
15·10·2018
Gipuzkoako Urak-ek ur hornidura sarean berriztatze lanak egingo ditu Emeterio Arrese kalean datozen hilabeteetan eta honela, ur hornidura sarea berritu eta aipatu kaletik pasako dute. Obrak, Otarreaga kaleko bidegurutzean hasi eta Aranen amaituko dira.
Lanek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute: Urriaren 16tik aurrera 8:30etatik 17:00etara (lanegunetan). Aipaturiko orduetan bakarrik garajea duten ibilgailuak sartzea eta ateratzea onartuko da
Ordutegi horretatik kanpo, kotxeak sartu eta irten ahalko dira, baina zenbait lekutan kotxeak aparkatzea debekatuta egongo da.
Bestetik, obren ondorioz, ur zerbitzuan hornidura mozketa puntualak egongo dira.
Aldaketa puntualak egongo diren kasuetan, bezperatik jakinaraziko dira atarietan jarritako oharren bidez eta iraupenak ere bertan jasoko dira.