Tolosana inguruko egokitze lanengatik, oinezkoen desbideraketa
06·07·2017
Tolosako Udalak Tolosana inguruan egin beharra dituen egokitze lan batzuen ondorioz, Ibarrako herritarrak Tolosara joateko erabiltzen dituzten bideetan aldaketak izango dituzte
Datorren astean hastekoak dituzten asfaltoa goratzeko eta hiritartze lanak direla medio, Ibarra eta Tolosa batzen dituen errepidean lanean ariko direnez, uztailaren 12tik aurrera, oinezkoentzat ibilbide hori moztuta egongo da eta beraz, Zumardira doan zubitik joan beharko dute.
Bestetik, obrak egingo diren lekuan kokatuta dagoen autobus geltokia ere lekuz aldatuko da. Lanek, urri amaiera arte iraungo dutela aurreikusten dute eta beraz, oinezkoen desbideratzea ere, ordura arte izango da.
Oinezkoentzat itxita egongo bada ere, ibilgailuentzat irekita egongo da errepidea. Fase desberdinak izango ditu egokitze lanak, baina beti egongo da egokituta ibilgailuen erabilerarako.