Noticias
Atrás

Tolosaldea Sahararekin Karabana Solidarioa

Uztailaren 22an, plazan, 17:00etatik 20:00etara

21·07·2020


Tolosaldea Sahararekin Karabana Solidarioa uztailaren 22an iritsiko da Ibarrako plazara. Asteazken arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara: ikas-materiala, haur eta helduentzako pardelak, musukoak, hidrogelak eta eskularruak jasoko dira. 

Aurten haur sahararrak ezin izan dira etorri Euskal Herrira oporrak pasatzera eta horregatik, gure solidaritatea bertara eramatea erabaki da.  Ibarrako Udaletik, egitasmo honekin bat egiten dugu eta herritarrei euren ekarpena egiteko gonbita luzatzen diegu.