Noticias
Atrás

Tolosaldea Garatzenek formakuntza ikastaroak antolatu ditu martxorako

Ohiko ikastaroez gain, abian izango dira Lehiberri Kudeaketa Eskola eta Hazilan programa ere.

26·02·2021


Hilabeteroko ohiko formazio eskaintzaz gain, bi kolektiborekin lanketa zehatzago eta sakonagoa egiteko programak abiatuko dira martxoan, Tolosaldea Garatzenen eskutik.

HAZILAN

Konpetentzia sozioprofesionalak garatzeko formazioa eta praktikak enpresetan

Prestakuntza duten 20 eta 44 urte arteko gazteak lan-merkatuan sartzeko programa da Hazilan. Horretarako, hiru esparrutan egiten da lan: oinarrizko konpetentzia sozioprofesionalen formazioan, enplegu bilaketarako eta lan-aktibaziorako prestakuntzan, eta lan esperientzia errealean.

Askotarikoak izan daitezke gazte horien profilak: lanik gabe daudenak, beren ikasketekin bat datorren lanpostu baten bila dabiltzanak, edo lanean egonda, beren baldintzak hobetu nahi dituztenak. Guztiek goi-mailako ikasketak edo ikasketa horiek homologatze bidean izan beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

2021eko lehen taldea osatzen ari da orain Enplegu Saila, eta lan@tolosaldea.eus helbidera idatzita edo tolosaldeagaratzen.eus web orriko Hazilanen gunean datuak beteta eman ahal izango da izena. Doakoa da. Martxoaren 15ean hasiko da lanean taldea, eta bi fasetan banatuko da prestakuntza.

Lehen fasean, AKTIBATU izenekoan, formazioa jasoko dute, apirilaren 15era bitarte, Lehiberri Zentroan (Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00). 50 orduko prestakuntza teoriko-praktikoan, konpetentzia pertsonal eta emozionalak (autonomia, motibazioa, erantzukizuna, espektatiben kudeaketa…) lanbide-konpetentziak (komunikazioa, gatazken kudeaketa, erabakiak hartzea, plangintza…) eta lan merkatuan kokatzeko konpetentziak (automarketina, ekintza plana, elkarrizketetarako prestakuntza…) jorratuko dituzte. Horrez gain, taldeka ere jardungo dute enpleguaz beste 30 orduz, coach batek gidatuta. Lehen fasea amaitzeko, bost orduko jarraipen pertsonala egingo zaio bakoitzari.

Hilabete iraungo duen lehen fasea amaituta, bigarrenari ekingo zaio. KOKATU fasean, praktikak egingo dituzte, Tolosaldeko enpresa batean, norberaren profilera egokitutako lanpostuetan, lan esperientzia hartzeko eta lan aukerak sustatzeko.

LEHIBERRI ESKOLA

Enpresen kudeaketa hobetzeko 9 ikastaro, urte bukaerara arte

Enpresen Sailak Lehiberri Eskola kudeaketa eskola antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean.

2021eko programak doako bederatzi ikastaro barnebiltzen ditu, eta presentzialki eskainiko dira –osasun eta edukiera neurri guztiak hartuta– Lehiberri Zentroan. Aurtengo edizioa martxoaren 11n hasiko da eta hilabete bakoitzean hitzordu bana izango da urtea amaitu arte, abuztuan izan ezik.

Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.

 

Neuromarketina: bezeroen emozio eta sentimenduak nola konektatu

Martxoak 11, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Garcia

 

Team building, nola sortu talde eraginkorrak

Apirilak 22, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Moreno

 

Kanban enpresan

Maiatzak 13, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cayetana Arri

 

Adimen emozionala harreman interpertsonalak hobetzeko

Ekaninak 3, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Ana Muro

 

Nola atera etekina bezeroekin izandako elkarrizketei

Uztailak 1, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Moreno

 

Nola finkatu prezioak: helburuak, kostuen analisia eta balio erantsia

Irailak 23, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cayetana Arri

 

Komunikazioa, hitzez harago

Urriak 14, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Garcia

 

Denboraren kudeaketa eraginkorra

Azaroak 11, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Ana Muro

 

Finantzetan adituak ez diren zuzendarientzako finantzaketa

Abenduak 2, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cristina Elola

 

Martxoan beste lau ikastaro

Honakoak dira martxoan izango diren gainerako ikastaroak:

Ahozko ingelesa

Martxoak 17 - Ekainak 16.

Asteazkenero, 13:00-15:00, Lehiberri Zentroa

Elduaien hizkuntza eskolarekin elkarlanean, enpresei begirako Ahozko Ingelesa lantzeko ikastaroa izango da, B2-C1 maila artekoa. Prezioak: Lehiberri Forora atxikitutako enpresentzat 100€, gainerakoentzat 300€.

 

Lana aurkitzeko erremintak (1)

Martxoak 17, asteazkena

09:00-12:00, Lehiberri Zentroa

Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.

 

Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuak

Martxoak 24, asteazkena

09:00-14:00, Lehiberri Zentroa

Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakontzeko aukera emango da eta aldi berean, testuinguru honetan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko dira.

 

Lana aurkitzeko erremintak (2)* Aurreko saioaren berdina
Martxoak 24 asteazkena

09:00-12:00, Lehiberri Zentroa

Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.