Noticias
Atrás

Tolosa eta Ibarra arteko BIZIBIRA egin genuen ostiralean

Mugikortasun jasangarriaren astearen baitan antolatutako ekimena izan zen

24·09·2018


Mugikortasunaren Europar Astearen baitan, Ibarrako plazatik abiatu zen pasa den ostiralean Bizibira, Intujai taldeko pailazoen laguntzarekin. Tolosarekin batera antolatutako ekimen honen amaiera Zumardian izan zen, merienda, puzgarriak eta jokoekin eta bi udalen artean sariak banatu zizkieten mugikortasun jasangarri baten alde egiten duten ikastetxeei. Aurten Ibarra Martxan eta Mugi Tolosa ekimenak saritu dira eta  aipamen berezia egin dute Udalek, generazio arteko elkarkidetza-ekimen aberasgarria delako, hirugarren adinekoengan heziketa fisikoa sustatzeko eta osasuna hobetzeko primerakoa delako eta ikasleengan mugikortasun jasangarriaren aldeko sentsibilizazio heziketa ariketa ederra delako. Honela,  Tolosako Herrikide, Orixe, Inmakulada, Laskorain eta Ibarrako Uzturpe ikastetxeak izan dira sarituak, hirugarren adinekoen artean mugikortasuna eta heziketa fisikoa sustatzeko ekimen hauetan hartzen baitute parte, bertako ikasleek hirugarren adinekoei lagunduaz euren oinezko ibilaldietan. 

BIZIBIRA IRUDITAN:

BIZIBIRA 2018