Noticias
Atrás

San Inazioko hondakin arriskutsuen etxolaren mantentze lanak

Abenduaren 16an erretiratu eta 20an konponduta itzuliko da leku berera

12·12·2019


Hondakin arriskutsuak Garbigunera joan beharrik gabe herrian bertan sailkatu eta kudeaketa egoki bat egiteko aukera eskaintzen dute Ibarran ditugun bi etxola hauek. Ia bost urte dira hauen instalakuntza egin zela Tolosaldeko Mankomunitatearekin batera Ibarran eta mantentze lanak egingo zaizkio San Inaziokoari. Abenduaren 16an erretiratu eta konpontzera eramango dute eta astearen amaierarekin itzuliko da, ostiralean, berriz ere leku berera, herritarrek erabiltzen jarrai dezaten. Ibarrako udaletik, eragozpenengatik barkamena eskatu eta bertara bota beharreko hondakin arriskutsuak ostirala bitarte gordetzeko eskatu nahi da