Noticias
Atrás

San Bartolomeetako bozeto-lehiaketa

Bi kategoria ditu lehiaketak: lehena, LH1etik LH6ra; eta, bigarrena, DBH1etik DBH2ra.

06·05·2022


Ibarrako Udalak bozeto-lehiaketa antolatu du, eta aurkeztutako marrazkien artean 2022ko jai-egitaraurako marrazkiak aukeratzea da helburua. Gaia librea da. Lehiaketaren helburua zein den kontutan harturik, marrazkiek helburu horrekiko zerikusia izan beharko dute.

Esku-hartzea.

Lanak aurkeztu ahal izango dituzte Ibarran bizi edo eta ikasten duten haur eta gazte guztiek. Bi kategoria ezartzen dira: LH1-LH6 mailen bitarteko ikasleak eta DBH1-DBH2 mailetako ikasleak 

Epaimahaia.

Epaimahaia Festa Batzordeak izendatzen dituen ordezkariek osatuko dute.

Aurkezpena.

Lanak elaborazio teknika librez eginik aurkeztuko dira. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta berauen antolaketa bertikala izango da. Aurkeztutako lanek “Sanbartolomeak 2022” adierazpena eta Ibarrako armarria (edo eta berau jartzeko lekua) eduki beharko dituzte nahi eta nahi ez.

Lanek egilearen izenik edota adierazpenik ez dute izango. Bozetoa gutun-azal itxian egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoko datuak entregatuko dira.

Lanak entregatzeko epea.

Lanak ekainaren 15a baino lehen Ibarrako Kultur Etxean entregatu behar dira.

Lehiaketaren epaitza.

Lehiaketaren epaitza abuztuan jakinaraziko da. Irabazleei aldez aurretik abisatuko zaie.