Noticias
Atrás
Salto! UDALERRI EUSKALDUNETAKO gazteentzako udalekua
Orozkotik Dimara, ekainaren 26tik uztailaren 4ra
03·03·2023
Izen ematea zabalik
UEMAk urtero antolatzen duen Salto! udalekuan izena emateko garaia iritsi da; martxoaren 1etik 31ra zabalik izango da, DBH 3, DBH 4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako gazteentzat. Aurtengo edizioa ere ibiltaria izango da, Orozkon hasiko da 2023ko ekainaren 26an eta Diman amaituko da uztailaren 4an; tartean, Areatzatik eta Otxandiotik pasatuko da.
Izena emateko:
- http://uema.eus webgunean
- Telefonoz: 943 816 699
- Ibarrako Kultur etxean