Noticias
Atrás

Pazko asterako haurrentzako kultur egitaraua

Ibarran haur eta gaztetxoei bereziki zuzendutako egitarau berezia prestatu da Pazko asterako

20·03·2018


Ibarran haur eta gaztetxoei bereziki zuzendutako egitarau berezia prestatu da Pazko asterako.

Egitaraua:

APIRILAK 3: “Haur jolasa” ipuin-saio antzeztua, Apika taldearen eskutik. 17:00etan, Ibarrako kultur etxean. Adina: 4 urtetik gorakoentzat.

Bakar eta Bikar lan berezi bat egin behar dute. Bi multzotan banandu behar dute jostailu pilo bat. Bizitzan gertatutako pasadizoak eta beste istorio batzuk kontatuz jostailu guztiak neskentzako eta mutilentzako direla konturatuko gara. Denok jolasten badugu askoz hobeto, ez da?

APIRILAK 4, ASTEAZKENA: “Plisti-plasta” txotxongilo-antzerkia, Pantzart taldearen eskutik. 17:00etan, Ibarrako kultur etxean. Adina: 0-3 urte bitartekoentzat.

Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat aurkitzen dute formak eta panpinak bertan mugitzeko. Harago joanda, gauzak agertzen eta desagertzen dira, hala nola txotxongiloak, pailazoak eta koloretako ilargiak, denak Kveta Pacovskaren ilustrazioetan inspiratutakoak. Ondoren, bizitzen hasten diren marrazkiak sortzen dituzte. Ohartu gabe bezala, objektuek, panpinek eta musikak amets egitera gonbidatzen duen mundua eraikitzen dute. Gizon aktoreak eta emakume antzezlariak osatzen dute paisaia. Kontu handiz, txoriak jartzen dituzte hemen, barraskilo bat han nonbait, burbuila batzuk harago, airezko lore hauskorrak balira bezala. Adin txikikoak eta euren laguntzaileak gonbidatzen ditu, kontu handiz, xaboi burbuila handien eta txikien hodei batean murgiltzera, Plisti-Plasta aire-palasta geldiezinean.

APIRILAK 5, OSTEGUNA: “Kutxaka. Ipuinak eta marrazkiak” emanaldia, Lankuren eskutik. 17:00etan, Ibarrako kultur etxean. Adina: 5-10 urte.

Ipuin, elezahar eta istorio pila dauzkagu buruan biraka. Dantzan dabiltza handik hona. Hasi gara denak ordenatu nahian, luzeak batzuk, besteak laburrak, badira barregarriak, misteriotsuak...eta baita ere errebeldeak, marrazten ditugun bitartean hasi gara gordetzen kutxaka. Ekarri galtzerditan zuk dauzkazunak eta hasiko gara kontatzen banaka.

APIRILAK 6, OSTIRALA: “Rosa ipuinen lurraldean” txotxongilo-emanaldia, Rosa Martinezen eskutik. 17:00etan, Ibarrako kultur etxean. Adina: 3 urtetik gorakoentzat.

Ipuin antzeztu honen xedea neska-mutikoak ingelesarekin harremanetan jartzea da, betiere haurrak jolas-giroan murgilduz. Lana formatu txikian aurkezten da, ekitaldiak eskoletan, kultura-etxeetan nahiz liburutegietan erraz antolatu ahal izateko.

Ulermena samurtze aldera, titiriteroak saio edo agerraldi bakoitzaren aurretik azaltzen du zer gertatuko den, antzezpena ingelesez baita oso-osorik. 

Rosa in Storyland, Ipuinen lurraldea proposamen hezigarri oso, elebidun, arin eta jostagarria da. Ezaugarri horietatik abiatuta, ikusle gaztetxoek laneko protagonistari jarraituko eta lagunduko diote egoera batetik bestera. Haurrek gogoz parte hartzen dute jolas, dantza eta abesti alaietan, ezagutzen baitituzte lurralde harrigarrian bizi diren animalia eta izaki fantastiko gehienak.

Obra hau 1949. urteko Bugs Bunny in Storyland marrazki bizidun klasiko ospetsuan oinarritutako egokitzapena da. Lan horretatik hartu eta txotxongiloen mundura ekarri dira Mel Blanc bikoizketa-maisu paregabeak sortutako jatorrizko ahotsak.