Otsailetik urrira 5.607 kilo hiri hondakin sakabanatu bildu dituzte Ibarran
25·11·2021
Itsas inguruneko zabor-isuriak arazo globala bihurtu dira eta areagotzen ari dira. Europako Ingurumen Agentziaren (EIEA) arabera, urtero 10 milioi tona zabor joaten dira munduko itsaso eta ozeanoetara. Kalkulatzen da hondakin horien %20 itsas jardueretatik datorrela, eta gainerako %80a lehorretik, neurri handi batean, kontzientziazio publikorik ez dagoelako; izan ere, ibaietan amaitzen duten hondakinak kontrolik gabe isurtzen dira, eta azkenean itsasora eta ozeanoetara iristen dira.
Zabor sakabanatuek sortutako arazoari aurre egiteko helburuarekin, Ibarrako Udalak naturguneen zaintza gauzatzen du 2021eko otsaila geroztik. Nola? Herrian sakabanatutako zaborraren jatorri-fokuak aztertu ostean, hilero Urzain Taldeko kideak gerturatzen dira foku horietan (errekan, herrigunean, industrialdean, landa eremuan,…) aurkitzen diren zaborrak biltzera.
2021eko otsaila eta urria bitartean, esaterako, Ibarrako puntu ezberdinetan kontzientziarik gabe botata utzitako zabor kopuru hauek bildu dira:
Plastikoa 184,685 kg
Papera 63,020 kg
Beira 462,385 kg
Metala 507,640 kg (1.222 lata)
Egurra 698,695 kg
Eraispeneko hondakinak 943,055 kg
Errefusa 236,820 kg
Musukoak 136
Pisu horietaz gain, honakoak ere jaso dira:
Pilak 25 eta 2 kotxe bateria
Beste batzuk 3 sofa, hozkailu bat, kotxe-gurpilak...
Guztira 5.607, 375 kilo hiri hondakin sakabanatu otsailetik urrira bitartean.
Azken hilabeteetan bildutako hainbat irudi:
Emeterio Arrese 10 kalean, Uzturpe Ikastolako haurtzaindegiaren parean:
Zelai Errekako bazterrean, Belauntzara doan zubi txikiaren altueran:
Zelai Errekako bazterrean: