Noticias
Atrás

Otsailaren 18an ez ohiko osoko bilkura burutuko da

Udalbatza 19:00etan elkartuko da udaletxean.

14·02·2020


Ez ohiko osoko bilkura honetan, otsailaren 13an ospaturiko Ogasun eta Pertsonal Batzorde bereziaren irizpenen inguruko erabakiak onartuko dira. Bestetik, Ibarrako Udalaren eta Gipuzkoako Garraio Lurralde agintaritza partzuergoaren artean udal erroldaren datuak egiaztatzeko hitzarmena sinatzea onartuko eta azkenik, EAEren Administrazioaren eta Ibarrako Udalaren artean, Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko Lankidetza hitzarmena onartuko da.