Noticias
Atrás
Ostegunean osoko bilkura burutuko du udalbatzak
Irailak 28, 19:00. Udaletxeko areto nagusian
26·09·2017
Osoko bilkuran landuko diren gaien artean, Azkue Poligonoan Erresidentzialean kokaturik dauden lurren erabilera eta jabari publikoaren doako lagapenaren onarpena izango da mintzagai.
Eta bestetik, Kataluniaren inguruko bi mozio landuko dira. Alde batetik, EH Bilduk Udalbatzari aurkezten dion mozioa: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat lemapean eta bestetik, EH Bilduk eta EAJ-k Udalbatzari aurkezten dion mozioa: Kataluniari buruz.